ExperimentoBio2011

miércoles, 30 de mayo de 2012 0 comentarios
II. EDIZIOA

Erakusketa gela: UPV/EHU Bizkaiko Foru Aldundia. Etxepare Aretoa. 2011ko azaroaren 13tik abenduaren 10era.

Gonbidatutako epaimahaia:
Begoña Zubero. Argazkilaria, 2007ko Pilar Citoler Saria.

Saio berri honetan egileei eskatu zien hiru argazkiko serie bat, gizarte sarei buruz. Jasotzeko epeak 2011ko abuztuaren 15tik urriaren 18ra arte iraun zuen.

Nahiz eta epea laburra izan zen, 52 serie aurkeztu ziren Estatu Batuetatik, Hegoamerikatik, Europatik, Ekialde Erditik… Saio honetan hiru proposamen onenek saria lortu zuten. Azaroaren 3an epaimahaiko partaideek, Begoña Zubero (argazkilaria), Txema Agiriano (MEM jaialdiaren zuzendaria) eta Susana Martínez Ximénez (PhotoArte Komite aretoaren zuzendaria), II. saioko saridunak kaleratu zituzten.

Belgikako Sam Verhaerten “Last call for Irak”, Italiako Simona Barbagalloren “Strangers” eta Argentinako Dalila Virgoliniren  “Mis tres colores de pelo” saridunak izan ziren. II. saiorako aukeratutako egoitza UPV/EHUren Paraninfoa izan zen. Hiriko inguru berezian kokatuta (Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan, Peliren dorrean atzean eta Guggenheim Museotik hurbil) eta Álvaro de Siza arkitektu ospetsuak sinatua. Raúl Lomas izan zen artista gonbidatua, eta "Morfología de la fragilidad" lana aurkeztu zuen.

ExperimentoBio2011 Saria:
Sam Verhaerten "Last call for Irak".
Dalila Virgoliniren “Mis tres colores de pelo”.
Simona Barbagalloren “Strangers”.

ExperimentoBio2011 Finalistak:
Clara Martínez Delgadoren "Red de información".
Sandra Mireyren "Two by two".
David Mayoren "Vámpir".
Bernabé F. A. Della Mattiaren "Inter,Des,conectados de la realidad".

Lehiaketaren webgunea:

0 comentarios:

Publicar un comentario