ExperimentoBio2010

jueves, 31 de mayo de 2012 0 comentarios
I. EDIZIOA
Erakusketa gela: BBK ARETOA, GRAN VÍA. 2010ko azaroaren 17tik 30era.

Gonbidatutako epaimahaia:
Rita Sixto Cesteros. Arte Ederren Fakultateko irakasle titularra UPV/EHUn. Doktoretza programa koordinatzailea.

Lehiaketaren lehenengo saioak argazki serie bat egitea proposatu zuen, gaia eta teknika libre. Sormena eta proposamenaren arriskua kontuan hartu izan ziren. Jasotzeko epea 2010eko ekainaren 1ean hasi eta urriaren 22an bukatu zen. 134 egileen 136 serie aurkeztu ziren, guztira 1.040 argazki. Hiru kontinentetako egileak eta 20 herrialde baino gehiago lehenengo saio honetan.

Epaimahaiaren erabakia, Rita Sixto Cesterosek, Txema Agirianok eta Susana Martínez Ximénezek osatua, 2010eko azaroaren 2an plazaratu zen.

ExperimentoBio Lehiaketaren lehenengo saio honetan, Ismael Iglesias artista bilbotarrak lehenengo saria lortu zuen, "ST Prácticas Bastardas" seriearekin.
ExperimentoBio 2010 ExperimentoBio I. nazioarteko argazkilaritza lehiaketa Bilboko Gran Viako BBK Aretoan inauguratu zen. Ongi etorria egiteaz gain cocktail baten bidez, "The Long Boards" musika taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen.

ExperimentoBio2010 Saria:
Ismael Iglesiasen "ST Prácticas Bastardas".

ExperimentoBio2010 Finalistak:
Aida Páez eta Celia Mondéjarren “Festín”
Andrea Hauerren “Diario de Humberstone, 1999/2009”
Cynthia Nudelen “Naturaleza Artificial”
Ramón Zabalegiren “Mosku”
Rayos y Centellasen “Lo cotidiano. Rascando el gotelé”
Xavi Moixen “Jaciments arqueològics”

Lehiaketaren webgunea:
http://experimentobio.blogspot.com

0 comentarios:

Publicar un comentario