Zer da?


ExperimentoBio nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da, eta arlo honetanan ikertzen ari direnei zuzenduta dago. Arte Proposamen ausartienen Erakustokia izan nahi du, argazkilaritzaren bidezko sormenaren aurrean erronka hau aurkeztuz. ExperimentoBiok sortzaile berrien lana ezagutzeko paregabeko aukera eskaintzen du. Lehiaketaren bihotza beti kokatzen da Bilboko erakusketa aretorik onenetan. Azken bi saioetan 200 lan baino gehiago jaso ditugu, eta lehiaketaren webguneak 90.000 bisitari baino gehiago lortu ditu, horregatik sarean antolatutako kultur ekintzarik handienetarikoa da.
Sarean agertzeaz gain, ExperimentoBiok antolatutako erakustaldien bidez publikoaren parte hartzea bultzatzen da baita argazkilaritzaren tendentzia berrien ezaguera ere.
Hauek dira lehiaketaran lau ardatz nagusiak:
  • Originaltasuna era sormenaren aldeko apustua sariak banatzean.
  • Aukeztutako lan guztien ikuspena ExperimentoBioren webgunearen bidez, antolatzaileek jaso dituzten momentutik.
  • Aukeratutako lanak Bilboko leku garrantzitsuenetan izango dira ikusgai.
  • Artistak lanen jabe legalak dira. Antolatzaileek ez dute erreprodukzio eskubiderik, bakarrik erabil ditzakete saridunen lanak etrokizuneko saioak bultzatzeko,  lanen egileak aipatuz noski.

0 comentarios:

Publicar un comentario